Gertaera atzo goizaldeko 01:00ak aldera izan zen, ezezagunek komertzioko erakusleihoa apurtu zutenean.
Horren ondorioz, alarmak jo egin zuen eta Ertzaintzak azaldu duenez ezezagunek ez zuten objekturik lapurtu. Komertzioko arduradunek gertaerari dagokion salaketa aurkeztu zuten. Gau berean txurro-dendan lapurreta egin zen.