Ferreriasen Udaltzaingoaren patruilak “ez zuen nahita nire semea harrapatu”

1
7623

Ostiral gaueko gertakariekin jarraituz, Ferreriasen kolpea izandako gaztearen ama Mondraberrirekin jarri da harremanetan. Azaldu duenez bere semeak “ez zuen grafitirik egin” eta orain “ondo dago”.

Ostiral gauean grafiti bat egin zen Olarteko kantoietako batean, eta bertan gutxienez bi gazte zeuden.

Adingabe horietako baten amak, gurasoen izenean, Mondraberrirekin jarri da harremanetan gaur.

Egunkari honek baieztatu egin du horrela dela, eta amak adierazi du “nire semea ez zegoela grafitirik egiten ari, nahiz eta une horretan bertan egon”.

Udaltzaingoa bertaratu zenean, gaztea ihesean ari zela Ferrerias kalean kolpe bat izan zen.

Amak adierazi duenez “Udaltzaingoak ez zuen nahi nire semea harrapatu, eta istripu bat izan zen”. Halaber, gehitu du semea “ondo” dagoela.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen