Fernando Zufiria ‘Txufi’k jasoko du Udalaren aitortza, DKS sarietan

0
1229
atletiko

1969an hasi zuen Arrasateko atletismoa sustatzen, eta urte askotan atletismoa irakatsi die herritar ugariri. Iaz, Arrasate Atletiko Taldeak omenaldi hunkigarria egin zion.

Argazkia: Goiena

Debagoieneko Kirol Sarien harira, Arrasateko Udalak erabaki du Fernando Zufiria ‘Txufi’ saritzea.

1969an Juventud Deportiva Mondragón zelakoan parte hartzen hasi zen. Hamarkadetan zehar lan ugari egin ditu:

  • Atletismoa herritar ugariri irakatsi die
  • Materiala kontrolatu du
  • Txofer lanak egin ditu atletentzat penintsulan zehar
  • Entrenamenduetan parte hartu du

Horren guztiorren ondorioz, iazko maiatzean Arrasateko Atletiko Taldeak omenaldi hunkigarria egin zion Mojategin, eta bere omenezko plaka bat erakutsi zuten:

“Mila esker Fernando Zufiriari ‘Txufi’ atletismoaren alde egindako lan guztiagatik. 1969-2019”. Gipuzkoako Atletismo Federazioaren omenaldia ere jaso du.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen