Uda amaitzen ari da, baina gure irakurleek argazkiak bidaltzen jarraitzen dute lehiaketan parte hartzeko. Jaione Hidalgok Monfragüeko parke naturalean, Extremaduran egindako argazkia bidali digu. Fernando Nuñezek berriz, Formentorreko (Mallorca) ilunabarreko argazkia bidali du, ‘Ilunabar magikoa’ izenburuarekin.
Jaione Hidalgo: Monfragueko Parke Naturala Fernando Nuñez: Formentor (Mayorca)
Argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da. Gehienez hiru argazki bidal daitezke mondraberri@gmail.com emailera, eta ondoko datuak jarri behar dira: argazki egilearen izen-abizenak, argazkiak erakusten duen lekuaren izena eta irudi horri buruzko komentario bat. Saria bi pertsonendako afari bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.