Irudia eta beheko testua: Ibai-Arte eta Arrasate Blues.
Gitarrista eta abeslaria Guille Nother eta Dani Levyrekin batera iritsiko da
Ibai-Arte merkatari elkarteak antolatutako MerkeMerkauak Fernando Beiztegui Tríoren emanaldia izango du iraileko edizioan. Kontzertua irailaren 10ean, osteguna, ospatuko da, 19:00etan, Taupa Tabernan, establezimenduaren beraren laguntzarekin.
Fernando Beiztegui estatuko zirkuituko beteranoa da eta bluesaren soinu klasikoari leialen eusten dion musikarietako bat. Interpretatzen dituen abesti gehienen gitarrista, abeslari eta konpositorea izanik, bere musikak bizirik mantentzen du Estatu Batuetako hegoalde sakonean sortutako generoaren esentzia.
Oraingo honetan, Beiztegui Guille Nother eta Dani Levyrekin batera iritsiko da Arrasatera; talentu eta ibilbide handiko bi musikari hauekin hirukote-formatu indartsu bati emango dio forma. Elkarrekin, indarra, dotorezia eta taularatze zaindua ezaugarri izango dituen emanaldia eskainiko dute.
Bere ibilbidean zehar, Fernando Beiztegik banda elektriko baten buru den frontman gisa zein formatu akustiko intimoago batean garatu du bere jarduna. Bere ahots urratuari, gitarraren gaineko maisutasunari eta zuzenean transmititzen duen pasioari esker, jaialdi ugaritan jo du eta estatuko zein nazioarteko maila handiko artistekin partekatu ditu agertokiak eta kartelak, besteak beste: John Mayall, Johnny Winter, Lazy Lester, Otis Grand, Greg Izor, Richard Ray Farrell, Dr. Feelgood, Ñaco Goñi, Mingo Balaguer, Félix Slim, Edu Manazas, Betta Berodia, Alex Caporuscio edota Paul San Martín.
Fernando Beiztegui, Guille Nother eta Dani Levyren emanaldiak aparteko aukera eskainiko du Arrasaten blues zuzen, zintzo eta sentimenduz beterikoaz gozatzeko, MerkeMerkauaren jai eta merkataritza giroaren baitan.
Kontzertuaren datuak
Artistak: Fernando Beiztegui, Guille Nother eta Dani Levy
Eguna: 2026ko irailaren 10a, osteguna
Ordua: 19:00
Lekua: Taupa Taberna
Helbidea: Otalora Lizentziaduna, 22 – Arrasate
Jarduera: MerkeMerkaua 2026
Antolatzailea: Ibai-Arte
Laguntzailea: Taupa Taberna
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du, Arrasateko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Sailaren laguntzarekin eta Taupa Tabernakin lankidetzan.
*Ibai-Arteko bazkide ez bazara baina elkartearen edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu, deitu 688734149 telefonora.




