Fermin Bidaurrek irabazi du Udazkena elkartasunezko lehiaketa

0
810

Artgazkik antolatuta, ‘Bidea jarraitzen’ argazkiak lehen saria lortu du. Bigarren saria Jorge Poloren ‘Cascada Molino de Oteo’rentzat izan da eta hirugarrena Alberto Loyo-ren ‘Colores de Urederra’rentzat.

Artgazki elkarte arrasatearrak, 7. urtez jarraian, ‘Udazkena Euskal Herrian’ ongintzazko Lehiaketa antolatu eta aurrera eraman du.

“Aurreko edizioan bezala, hautatutako argazkien salmentatik lortutako irabaziak AERyOH (Asociación Española de Raquitismos y Osteomalacia Heredados) elkartera bideratuko dira”.

Parte-hartzaileek denera 200 irudi inguru aurkeztu dituzte, eta epaimahaiak sarituak zehaztea “ez da erraza izan”. Zorionak guztiei! Azkenik, ondokoak izan dira lehen 3 sariak lortu dituzten argazkilariak:

Fermin Bidaurre, ‘Bidea jarraitzen’ argazkia, Andoinen (Araban) egina, pantailaren goialdean ikusgai.

Jorge Polo, ‘Cascada Molino de Oteo’ argazkia, Antoñanan (Araban) egina:

Alberto Loyo, ‘Colores de Urederra’ argazkia, Nafarroan egina:

Txapelketako 199 argazkiak hemen ikusgai

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen