Bigarren saria Jorge Polo arrasatearrak jaso du eta hirugarrena Alberto Loyo gasteiztarrak.
Artgazkik ‘Udazkena Euskal Herrian’ VII. Argazki Lehiaketaren sariak banatu ditu gaur arratsaldean. Lehen saria Iruñako Fermin Bidaurrerentzat izan da, bigarrena Jorge Polo arrasatearrak jaso du eta hirugarrena Alberto Loyo gasteiztarrak.

Aurten 70 parte-hartzaileren 200 argazki aurkeztu dira lehiaketara. Argazki guztien artean 42 argazki aukeratu dira, lehenik Kajoi Tabernan eta, ondoren, Ibai-Arteko dendetan erakutsiko direnak. Argazkiak 30 euroan egongo dira salgai. Biltzen den diru guztia AERyOH Espainiako Errakitismo eta Osteomalaziaren Elkarteari emango zaio.