Argazkia: Eli Alzola.
Herritar batek salatu du igogailu publiko hau gaur arte (urtarrilaren 26ra arte) gutxienez lau aldiz egon dela funtzionatu barik. “Gaur eguerdian adineko emakume bat, azokatik bueltan, igogailura etorri da igotzeko asmoz, eta nik bezala, igogailua zerbitzuz kanpo aurkitu du. Oraingoan behintzat paper bat jarri dute zerbitzuz kanpo zegoela abisatuz. Gaur arratsalderako konpondu dute, baina noiz arte jarraituko dugu horrela? Nahikoa da”.