Ferixalekuko igogailua, hilabete baten ostean, berriro martxan da

0
477

Udalak azaldu duenez, Thyssenkrup enpresa kontratistak ez ditu izan “matxura konpontzeko beharrezko piezak”, “pandemia-osteko horniketa-arazoen” ondorioz.

Igogailu publikoa urriaren 7aren inguruan itxi behar izan zuten, eta Udalak ondoko azalpena eman izan du:

“Pandemia-osteko horniketa-arazo orokorrak direla eta, tamalez, igogailuaren martxura konpontzeaz arduratzen den enpresa kontratistak, Thyssenkrup Elevadores enpresak, ez ditu oraindik jaso hura konpontzeko behar diren piezak. Udalak eta Thyssenkrup-ek lanean jarraitzen dute matxura ahalik eta azkarren konpontzeko. Barkatu eragozpenak”.

Lehen egunetako informazio faltak eta itxieraren luzapenak hainbat herritarren kexak eragin dituzte.

Gaur goizean enpresako langile batzuk igogailuan lanean aritu dira, eta gaur arratsaldean igogailu publikoa berriro funtzionamenduan jarri dute. Erabiltzaileak berau erabiltzen hasi dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen