Bihar (zapatua) egingo dira, Seber Altuben eta Etxezarreta parkean, hurrenez hurren.
Argazkia: MB artxiboa.
Zuhaitz feriaren VIII. edizioa izango da aurtengoa eta Arrasateko baserriko produktuen azokarekin batera egingo da Seber Altube plazan 8:00etatik 14:00etara. Bi zuhaitz sorta zozketatuko dira erosleen artean. Ondorengo mintegiek hartuko dute parte:

Zuhaitz landaketa Etxezarreta parkean
Bestalde, Etxezarreta parkean zuhaitzak landatuko dira herritarrekin. Aurrez izena eman behar izan da 943 25 20 18 telefonoan eta aurten ez da hamarretakorik egingo osasun krisia dela-eta. Musakola Auzoko San Isidro elizan izango da elkargunea eta bi talde osatuko dira, bakoitza gehienez 48 pertsonakoa. Lehen taldea 10:00etan batuko da elkargunean eta bigarrena 11:00etan. Zuhaitzak landatu ostean, Etxezarreta parkean bisita gidatua egiteko aukera egongo da: 11:30ean lehen taldea eta 12:30ean bigarrena.
400 zuhaitz inguru landatuko dira 1Ha-ko azalera duen lursailean: 200 haritz inguru eta baita hariztietan aurkitu daitezkeen beste 200 hostozabal ere: lizarra, urkia, astigarra, sagarmina, gorostia…
Etxezarreta parkea Arrasateko Udalak erosi zuen 2019an eta 83 hektareako lursail bat da. Musakola auzoan dago eta Izarraitz/Aizkorri-Aratz/Urkiola korridore ekologikoaren parte da. 2020an hainbat lan egin dira parke barruko bideak hobetzeko. Udalak biodibertsitatearen ikuspegitik kudeatu nahi du ingurua eta Besaide mendizale taldearekin eta Naturtzaindia natura taldearekin elkarlanean sortu nahi da kudeaketa plana.
Zuhaitz eguneko landaketarako eremua prestatu da: zeuden pinuak moztu ondorengo adarrak jaso dira, sasiak ebaki sortu diren hostozabalak errespetatuz, eta landare inbaditzaileak (sasi-akaziak) moztu dira. Orain landaketarako prest dago eremua. Gomazko botak, hau da, katiuskak, eramatea komeni da.