Felix Lopez Losada 1955eko Arrasaten jaio zen, diktadura garaian, eta Ziorlan eman zituen bere bizitzako urte ugari.
Argazkia: MB artxiboa.
“Pertsona irekia zen eta lagun ugari zituen”, bere gertukoek azpimarratu duten bezala. Bere zaletasun nagusietako bat mendizaletasuna zen.
GALagatik espetxeratutako agintari batzuen inguruko informazioa atzeman zioten poliziek 1985ean Madrilen. Felix eta beste arrasatear bat atxilotu zituzten, eta inkomunikazioaren ostean, biek ala biek torturak salatu zituzten.
Espainiar estatuak besteak beste Felixi urruntze-politika ezarri zion, eta tartean Herrera de la Mancha eta Valentziako espetxeetan kondena bete zuen.
Aske geratu ondoren, ekimen ugaritan parte hartu zuen adibidez Gernikako seme-alabak izenekoan. Gainera, Sara Merenderue ireki zuten eta bertan arrasatear ugari otordu jendetsuak ospatu zituzten.
Felixen senideetako bat Sagra Lopez Losada izan zen, feminista, ekologista, subiranista, olerkari,… Felixek duela denbora bat jubilazioa hartu zuen, eta osasun arazo larri batzuen ondorioz, gaur zendu da Gasteizko Ospitale batean, 66 urte zituela.
Bihar (asteazkena) familia Arrasate Tanatorioan izango da bertaratzen direnak hartzeko, goizean 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldean 15:00etatik 17:30era.
Azken agurra ere bihar izango da, abenduaren 22an, San Kristobal hilerrian arratsaldeko 18:00etan. Doluminak gertukoei eta lurrak goxo har zaitzala Felix.
Bere hainbat lankide ohik, Arrasateko Ostalariek, “eskerrik asko ta gero arte lagun!” adierazi nahi izan diote:

Felix ezagutzeko plazera izan nuen Gasteizen Irakasle-ikasketak egitean. Ordurako pertsona berezia zen. Bizipen ugari izan dituzten pertsona guztiek bezala, adeitasuna eta oreka transmititzen zituen.
Gero arte lagun!
Magisteritza ikasketak berakin konpartitzeko aukera izan nuen. Tipo aparta, hurbila, maitabera, konprometitua…….. Laster arte Felix….
Goian bego Félix.