Hitzaldia maiatzaren 28an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan izango da, FEC-Euskadiko eta Ezker-Anitza-IUko youtubeko kanalen bitartez.
FEC-Euskadik eta Ezker Anitza-IU Debagoienak Julio Anguitaren omenezko online hitzaldia egingo dute bihar, maiatzaren 28an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan, La FEC-Euskadiko eta Ezker-Anitza-IUko youtubeko kanalen bitartez.
FEC-Euskadi, Fundación por la Europa de los Ciudadanos, irabazi asmorik gabeko elkartea da, Ezker Anitza-IUrekin lotura duena. Elkarte honen helburua kultura zabaltzea eta ideiak eztabaidatzea da, gizartea eraldatzeko bidean aurrera egiteko.
Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko magistratua eta Jon Hernandez PCE-EPKko idazkari nagusi eta legebiltzarkidea izango dira hizlariak. Ekitaldiaren aurkezpena Miguel Usabiaga idazle eta FEC-Euskadiko zuzendariak moderatuko du. Ekitaldia zuzenean emango dute Ezker Anitza-IU Debagoienak Arrasaten duen egoitzatik.
