Vox-etik deitu dute faxistek eraildako 124 pertsonen oroigarrian biltzera

10
3625

Hurrengo egunerako (domekarako) bilkura antifaxista deitu dute Arrasateko hainbat eragilek, leku berean egiteko. Voxeko deialdia José Alcaraz parlamentariak egin du.

Artxiboko argazkia: Intxorta 1937.

Jose Maria Arizmendiarrieta plazan (lehengo Laubide plazan) elkartzeko deia egin dute Voxetik, hau da, faxistek fusilatutako 124 arrasatear eta debagoiendarren oroigarrietan.

Vox-ek horrela gura du ETA erakunde ohiko Unai Paroten biktimei omenaldia egiten hastea. Plaza honetan elkartuko omen dira larunbatean eguerdiko 12:00etan.

Asmo horren aurrean, Arrasateko hainbat eragilek bilkura deitu dute, leku berean eta hurrengo egunean (igandean) elkarretaratzea egiteko, eguerdiko 13:00etan.

Eragile hauek salatu dute “faxista horien oinordekoak Arrasatera etorriko direla eraikitzen ari garen bizikidetza oztopatzera”.

Balizko eraso hau kokatu egin du ondorengo testuinguruan: “azkenaldian eraso faxista ugari ikusten ari gara Euskal Herrian: eraso homofoboak, matxistak, arrazistak, transen eskubideen aurkakoak, euskararen aurkakoak, gazteen aurkakoak…”.

Halaber, ekimenak dei egiten du Elkartasun Martxan parte hartzera: “Arrasaten gure eskubideen alde borrokatzen duen herri bat dagoela aldarrikatzeko, larunbatean LKRTSN martxa indartu eta domekan hurrengo mobilizaziora atxikitzera deitzen zaituztegu”.

PPek ere iragarri du Arrasatera etorriko dela bilkura bat egitera, larunbatean bertan, José Antonio Ortega Lara bahituta egon zen eraikinaren ondoan.

10 IRUZKIN

  1. Batzuek beti nahi dutena egiten, arazo eta istiluak sortzen. Espero dut jaurlaritza edo udaletxeak probokazio hauek debekatzea.

  2. Faxistak: biktimei eta hauen familiei omenaldia egiten dietenak.

    Antifaxistak: Bere gain hainbat hiltzaile dituztenak omentzen dituztenak.

    Zeintzuk dira zentsuratu beharko zirenak?

  3. Ze istilu eta ze istilu ondo, etor daitezela gure dauein guztixek.

    Guk gurie itxen jarraitxuko gau, eurei gure dauien garrantzia emon barik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen