Omenaldia irailaren 26an egin da, ohi denez, eta aurten gainera bi urteurren bete dira: faxistek Arrasate inbaditu zuteneko 90. urteurrena eta Intxorta 1937 elkartearen 40. urteurrena.
Azken urteurren borobil hori ospatzeko, Juan Ramon Garai Bengoak lore sorta bat jaso zuen, eskertuta eta hunkituta.
Gainera, Anixe eta Oihan Uribarren Bengoak, errepresialitu baten bilobak, eta ‘Bilobak’ kantuaren sortzaileak, sorkuntza abestu zuten ekitaldian. Hona hemen bideoa bere osotasunean:




