Faxistek eraildako Arrasateko Udaleko 3 pertsonak omenduko dira

0
703

Agustin Aranburu Zabaleta, Gregorio González Rubio eta Jesús Uranga Urrutia omenduko dira azaroaren 10ean, Udalak erabaki berri duenez.

Beheko testua eta argazkiak: Intxorta 1937tik.

Jesús Uranga Urrutia:

Felipe Letona eta Trinitario Azconagarekin batera Santander erorita ero faxisten eskuetan, Frantziara ihesean zihoala Iurre inguruko mendietan atxilotu zituzten, 1937ko irailaren 8an. Jesus Urangak 39 urte zituen atxilotu zutenean. 5 seme-alabaren aita. Unión Cerrajerako langilea eta Arrasateko udaleko zinegotzi sozialista.

Jesusek 1937ko urriaren 28ko deklarazioan (Ondarretako kartzelan): 1931 aurretik UGTko afiliatua zela eta 1932an afiliatu zela Alderdi Sozialistan.

Herritik bere txostena sinatu eta bidali zutenek jakin bazekiten, gezurra zela bertan zeuden akusazioak, baina baliogarriak izan ziren heriotza zigorrera zigortzeko.

Franco estatuburua 1938ko uztailaren 16an egin zen heriotza zigorraren jakitun. Ondoren, 1938ko abuztuaren 7an, kausa Donostiako 18. Exekuzio Epaitegira bideratu zuten honek epaia bete zezan. 1938ko abuztuaren 13an, goizeko bost eta erdietan, exekutatu egin zuten Bidebietako tiro-eremuan. Polloeko hilerrian lurperatu zuten San Nikolas kaleko 48 zk. 3an.

Gregorio González Rubio:

Kanpanzarren desagertu zen, Arrasate erori eta egun batzuetara 1936ko irailaren bukaeran. Gregorio González Rubio Alderdi Sozialistako kidea zen. Gaueko udaltzaina Arrasateko udalean. Bere alderdiak Bigarren Errepublikan, hasieratik, Hezkuntza, Kultura eta Berdintasunarekin batera laizismoarren bultzakada haundia izan zen. 1931ko azaroaren 28an Brigida Monje eta Gregorio González zibiletik ezkondu ziren, lehenbizikoak Arrasaten. 1934ko urriaren grebaren ondoren muga zeharkatzean polizia frantsezak atxilo hartu eta polizia espainiarrari entregatu zuen Irunen. Preso egon zen amnistiarekin libre irten arte 1936ko martxoan, Guadalupeko gotorlekuan.

Altxamendu faxistaren aurka, milizianoa izan zen. Arrasate erori eta gero, Erresistentziako lehen lerroa Kanpazar ingurua izan zen. Hortan zebilela hil zuten. Segada batean Kanpazarren. Bi seme-alaba zituen.

Agustin Aranburu Zabaleta:

1936ko azaroaren 5etik 6rako gauean erail zuten Oiartzunen. Pentsaeraz nazionalista zen. Sei seme-alabaren aita, udaletxeko diruzaina zen. 54 urte. Zorginkale 2. Heriotza agirian ageri da azaroaren 5ean hil zela heriotzaren kausak argitu gabe. Emaztea Encarnacion Basurto Leibar, seme-alabak, Domingo, Ignacio, Jose Mª, Rita, Victoriano eta Mercedez. Frankistek nola ez zuten onartzen erail zutela, 1937an funtzionario munizipalekin batera depuratua izan zen.

Erlazionatutako edukia:

Jesus Uranga, Agustin Aranburu eta Gregorio Gonzalez gogoratuko dituzte aurten Memoriaren Egunean

2021eko azaroaren 2an argitaratutako edukia

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen