Antifaxismoa lantzeko ondorengo ekitaldiak izango dira Gaztetxean: grafiti margoketa, ‘Aitor Zabaleta’ dokumentalaren emanaldia, ondorengo tertulia eta boxeo entrenamendua.
Argazkia: MB artxiboa / Kartela: AGAKO.
Arrasateko Gaztetxeak azaldu duenez gizartearen parte bat “faxistizatzen ari da eta horren aurrean beharrezko ikusten dugu kontzientzia antifaxista hedatu eta faxismoaren aurka mobilizatzea. Animatu!”. Horren harira, ondoko egitaraua izango da zapatu eta domekan:
Urtarrilaren 17an, larunbata:
17:30ean grafiti margoketa
Urtarrilaren 18an, igandea:
10:30ean ‘Aitor Zabaleta’ dokumentalaren emanaldia eta ondoren tertulia
12:00etan boxeo entrenamendua.





