Familiakoek eta PSE-EEk Isaias Carrasco omendu dute

0
1875

Hamaseigarren urtez, Isaias Carrasco omendu du PSE-EEk. Arrasateko Udaleko PSE-EEko zinegotzi ohiaren familiaz gain, Eneko Andueza PSE-EEko Euskal Autonomia Erkidegoko idazkari nagusia eta Arrasateko Udaleko hainbat alderdi politikotako ordezkariak ere izan dira omenaldian.

Isaias Carrasco ETAk erail zuen lekuan lore eskaintza egin diote, senideek, PSE-EE eta Udaleko ordezkariek, besteak beste, larrosa gorri bana jarri dute bertan. Ondoren, Eneko Andueza hedabideei zuzendu da, PSE-EEko idazkari nagusiak azaldu du, 2008ko martxoaren 7an nola bizi izan zue. “Ni goiz hartan hemen nengoen, eta batzuek ziklo politiko deitzen diotena bizi izan nuen. Kale mutur hartatik ikusi nuen”.

“Guretzat garrantzitsua da memoria mantentzen jarraitzea, Isaias gogoratzeko. Memoria biktimekin eta haien familiekin dugun zorra da. Familia orain arte bezala prest badago, guk urtero omenaldia egiten jarraituko dugu.“ azpimarratu du Eneko Anduezak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen