Familia ugari Kulturatera hurbildu dira ‘Azalerako ipuniak’ ezagutzera

0
330

Liburutegiaren Eguna ospatzeko antolatutako egitarauaren barruan, ‘Azalerako Ipuinak’ ipuin kontaketa eskaini du gaur goizean Kulturate Saroa Bikandik. Jarduera honen helburua entzumenaren, kontaktuaren, ikusmenaren, usaimenaren eta gustuaren bidez literaturara hurbiltzea da. Horrez gain, abestiak, ipuin laburrak, olerkiak, hitz-jokoak eta liburuek eskaintzen duten guztia deskubritzeko erabiliko dira. Jarduera 0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta harrera oso ona izan du ekimena gurasoen aldetik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen