Familia-meza haurrekin

0
395

Testua: Arrasateko Parrokia.

Ohar honen bitartez, adierazi nahi dugu, Eukaristia familiarra (haurrak, gurasoak, aitona-amonak), ospatuko dugula, San Joan Parrokian.

Gonbidatuta daude, batez ere, katekesi familiarrean parte hartu, edo hartzen dutenak. Baita ere Eliza familia bezala sentitzen dutenak.

Horregatik, datorren igandean, apirilak 30, goizeko hamaiketan, aukera izango dugu bada, elkar ikusteko Jesus Jaunaren mahai inguruan.

Elizkizun horretan, On Jose Mª Arizmendiarrieta gogoratuko dugu, joan den apirilaren 22an bere jaiotzaren urteurrena ospatu genuelako.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen