Ferreriasko familia bat Internet barik bi egun eman behar izan ditu. Gainera, telefonia konpainiari arazoaren berri ematean, telefonistak “zabar jokatu zuen eta deia moztu egin zidan”. Hori gutxi balitz, “guztira 61,45 € ordaindu behar ditugu aberiaren berri emateagatik”.
Konfinamendu garai hauetan, baliteke Internet inoiz baino beharrezkoagoa izatea guraso eta seme-alabentzat.
Horregatik, etxeko Internet behar bezala funtzionatzea oso garrantzitsua da, Ferreriasko familia batentzat esaterako.
Astelehenean, baina, konexio barik geratu ziren, eta kontrataturiko telefonia konpainiari dei egin zion, arazoaren arrazoia jakiteko eta arazoa konpon zezan.
Enpresaren arabera, “arazoa masiboa” izan zen Arrasaten, baina Ferreriasko kontsumitzaile honek jakin ahal izan zuenez “arazoa ez zen halakoa izan”. Gainera, enpresaren telefonistak “azalpenak eskatzean, zabar jokatu zuen eta deia eten egin zidan”. “Bi egun internet barik egon gara arazoa zein izan den jakin gabe”.
Hori dena gutxi balitz, aberiaren berri ematean “Vodafone averias” izenarekin Interneten agertzen den telefonoa 11828 “iruzur hutsa” da:
“Minutu bakoitzeko 3 euro kobratzen dizu konturatu barik eta gero mozten dizu berriro deitu behar izateko. Guztira 61,45 € ordaindu behar ditugu aberiaren berri emateagatik”.
Arrasatear honek, haserre, bere kexa Mondraberriren bitartez konpartitzea beharrezko ikusi du. Telefonia konpainien alorra izan ohi da kontsumitzaileen aldetik kexa gehien jasotzen dituena.
Gabon.
Nik kexa hori ere pasa nion telefonia konpañiari baino guzti hau beste eremu batetara luzatuko nuke. Etxean konexioarekin kristoneko arazoak ditugu eta jakin badakit bizilagunak ere “kontentu” dabiltzala. Badirudi azken hilabetetan bizitako egoera epe laburrean errepikatuko dela. Tele-lana eta tele-eskolak behar diren moduan aurrera ateratzeko, oraindik ere adsl-ko konexio bidez ibiltzea soilik justua da?
Berriz ere galdetzen diot Arrasateko udaletxeari: noizko mende honetako zuntzezko konexio bat? Akaso Arrasateko alde zaharrean bizi garenok horrela jarraitu behar dugu? Noizarte? Noizarte “erdi aroko konexio” hau?