Ekainaren 16an Donostiako Tabakaleran egindako ekitaldi batean eman zuen Euskaraldiak aurtengo ekimenaren berri. Bigarren edizio honen berritasun nagusia entitateetan egingo den lanketa berezia dugu, izendatutako ariguneetan duela bi urte egindakoa kolektiboki landuz.
Arigune hauetako bat dugu Fagor Taldea, eta hau ordezkatuz Leire Okarantza hizlarietako bat izan zen Tabakaleran egindako ekimenean. Horrez gain, Euskaraldia promozionatzeko spot-ean Mondragon Assemblyn grabatutako lan dinamikek ere protagonismo argia dute.