Fagor marka Atlético de Madrid Femenino-ren babesle berria da

1
593

Hala eman du ezagutzera espainiar futbol taldearen webgune ofizialak. Hitzarmena “denboraldi honetarako eta datozen hiruretarako da”.

Argazkia: Atlético de Madrid.

Futbol klubaren webgunean eman zen ezagutzera bi aldeen arteko akordioa herenegun, baita aurkezpenaren berri emanez ere.

Ekitaldia Wanda Alcalá de Henares kirol-zentroan egin zuten, eta bertan parte hartu zuen, besteak beste, Vicente Sánchez, Fagor markako ordezkari bezala.

Azaldu behar da hitzarmena sinatu duena Amica Electrodomésticos enpresa poloniarra dela, hau da, Fagor marka erosi zuena, marka hau etxetresnetako linea zuriaren merkatuan erabili ahal izateko. Amica ez da Fagor Taldeko kooperatiba bat.

Amicako ordezkariak aurkezpenean adierazi zuenez, “Fagor izen oneko marka da Espainian, eta herentzia handia dauka. Bestalde, ezagutzen dugu eta babesten dugu Espainian kirol honekiko dugun pasio handia”.

Iruzkin 1

  1. Fagorrek ez du bakarrik publizitaterik behar, prezio konpetitiboak ere behar ditu. Marka oso garestia da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen