Fagor Electronica egunean 200 arnasgailu ekoizteko proiektu batean parte hartzen dabil

0
1903

Arrasateko kooperatiba “konponente hornitzaile bezala sartu da egitasmoan” Kontseilu Errektoreko lehendakaria Monica Vaz-ek azaldu bezala. Hain zuzen, “elikadura iturriak hornituko dizkiogu Hersill enpresari”.

Argazkia: Hersill – Fagor Electronica.

Makina hauek berebiziko garrantzia dute Covid19-ko gaixoentzat, batez ere Zaintza Berezien Unitatean dauden pertsonentzat.

Espainiar Gobernuak zailtasun handiak ditu arnasgailuak nazioarteko merkatuan lortzeko, eta ondorioz estatuan produzitzea erabaki du.

Horrela, Madrilgo Hersill enpresak egitasmo bat sortu du, eta bertan parte hartzen dihardu Fagor Electronicak. Hala, baieztatu digu kooperatibako Monica Vaz Kontseilu Errektoreko lehendakariak.

Orain arte Hersill-ek 100 arnasgailu produzitu zitzakeen astebetean, baina hori ez da nahikoa pandemiari behar bezala aurre egiteko.

Ondorioz, orain “Hersill-ek egunean 200 arnasgailu ekoiztea du erronka, eta FAGOR ELECTRONICAk konponente hornitzaile bezala sartu da egitasmoan. Konkretuki, elikadura iturriak hornituko dizkiogu Hersilleri”.

Ikusi enpresa donostiarrak ere parte hartuko du egitasmo honetan. ‘Cinco Días’ egunkariak informatu du proiektuak helburu duela ospitaleentzako 5.000 arnasgailu ekoiztea 2 hilabetetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen