Fagor Ederlan: “Iaz 1’5 milioi € zuzendu ditugu inguruko Hezkuntza, Gizartea,… sustatzeko”

0
692

Fagor Taldeko kooperatiba honek azpimarratu digu “inguruarekin Elkar Lankidetza estrategia aktiboa eta etengabea” duela. Bide horretan, “kooperatibaren irabazien %12 zuzentzen dugu Fagor Taldeko COFID Lankidetza Funtsera”, hain zuzen, “hezkuntza, garapen soziala eta kooperatiboa, eta banaketa komunitarioa sustatzeko”.

Argazkia: Fagor Ederlan.

Fagor Ederlanek oraintsu baieztatu digunez “inguruarekin Elkar Lankidetza estrategia aktibo eta etengabekoa” dauka. Izan ere, horixe da “kooperatiba gisa, gure estrategiaren funtsezko oinarrietako bat”.

“Gizartearen benetako beharrei erantzuten diegu jarduerak, hitzarmenak eta politikak garatuz. Horrela, koherenteak gara bai gure izaerarekin, baita gure egitasmo sozio-enpresarialarekin ere”.

Ederlanek azpimarratu du “gizartea eraldatzeko konpromisoa daukagula, eta Fagor Ederlango pertsonak gara proiektu hau ahalbidetzen dugunok”, ondoko 3 esparruak landuz:

“Ingurumenaren iraunkortasuna, kontsumo arduratsua eta gizarte-inklusioa”. Hain zuzen, “kooperatibaren irabazien %12 zuzentzen dugu Fagor Taldeko COFID Lankidetza Funtsera”.

Orokorrean, Fagor Taldeak hiru esparruri egiten die arreta bereziki: “Hezkuntzaren sustatzea, garapen soziala eta kooperatiboa, eta banaketa komunitarioa. Gure konpromisoa finkoa da, eta zuzendutako zenbatekoak gorabeherak izan ditzake, zenbateko hori noski gure jardueraren emaitzen araberako baita”.

Horrela, “2020an Fagor Ederlanek COFID laguntzen harira FAGOR taldeari milioi bat eta erdi euroko ekarpena egin dio, eta zenbateko hori zuzendu da Hezkuntza sustatzeko, Sustapen sozial eta kooperatiborako, eta Banaketa komunitariorako”.

Hiru ardatz hauek “37 elkarlan eta ekimen biltzen dituzte, hain zuzen, izaera, tamaina eta ezaugarri ezberdinetako elkarlan eta ekimenak”.

Fagor Ederlanen “ahalegintzen gara gure laguntza herriko/eskualdeko entitateetara bideratzen, laguntza komunitarioko, kultura/hezkuntzako eta umeentzat nahiz gazteentzat eskola-kiroletako entitateetara”.

Sustapen Sozial eta Kooperatiboaren alorrean esaterako “gizarte-berrikuntza, Euskara, Mundukide eta beste hainbat lankidetza” laguntzen ditu.

Ederlango bazkideek ere “sustatu egiten dituzte zenbait proiektu, besteak beste, Zaporeak, Iturrigorri, Aspanogi, Aspargi, Retinosis Gipuzkoa eta abar”.

Kultur proiektuak eta Hezkuntza Publikoa bultzatzeko “Arrasate Musikal edota Goieskola laguntzen ditugu”, eta kirolen esparruan “Eskoriatza, Bergara, Arrasate eta Aretxabaletako haur nahiz gazteentzako kirolak”.

Herriko nahiz eskualdeko beste entitateek kooperatibaren laguntza-funtsari eskaera egin diezaiokete: “Oso erraza da, eskaera kooperatibari gutun edo email bidez bidaltzen zaio, eta entitateak galdetegi bati erantzuten dio, hain zuzen, kooperatibak egitasmoa eta entitate eskatzailea sakon ezagutu ditzan”.

Ondoren, eskaerak “kooperatiban aztertu egiten dira, eta erabaki bat hartzen da ondoko irizpideak kontuan harturik: inguruan, garapen sozialean eta garapen kulturalean duten eragina”. Onartutako eskaerak “gure elkarlan bihurtzen dira”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen