Fagor Automationek Sener buru duen proiektu aeroespazial batean hartzen du parte

0
544

Hi-Prest izeneko programa 7 milioi eurokoa da eta 2022an bukatuko da. Gainera, partaide dira Aotek (Fagor Automation-en zentro teknologikoa), Ulma Embedded Solutions eta Mondragon Unibertsitatea.

Hi-Prest programaren helburua zehaztasun handiko eskanerra egitea da, sateliteetan instalatutako teleskopioek hartzen dituzten argazkien kalitatea maximizatzeko. Horretarako, proiektuaren buru den Sener konpainiak Gipuzkoako bost enpresekin elkarlanean arituko da: Egile, Korta, Ibarmia, Ulma Embedded Solutions, Fagor Automation eta Fagor Aotek zentro teknologikoa, Tecnalia, EHU eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoa.

Fagor Automationek zehaztasun handiko ‘encoders optikoak’ garatzen parte hartuko du. Fagor Automationeko Ikerketa eta Garapeneko zuzendari José Emilio Otiren ustez, “Fagor Automationen etorkizunerako proiektu garrantzitsuenetako bat da, produktuak dibertsifikatzeko eta merkatu berriak irekitzeko aukera ematen baitu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen