Fagor Automationek hitzarmena sinatu du Savvy Data Systems-ekin

0
592


Biek ala biek hitzarmen komertzial eta elkarlanerako akordio bat adostu dute “merkatuari soluzio digital oso bat eskaintzeko”.

Argazkia: Fagor Automation.

Hitzarmen hau “makina-erremintara zuzenduta dago, eta ondorio izango du, etorkizunari begira, elkarren arteko garapenak egitea, bi enpresen Knowhow dena elkartuz”.

Horretarako, ondoko alorretan jardungo dute: “Kaptazioa eta datuen analisia, mekanizatu-makinetan aplikatutako teknologiak, aktiboen kudeaketa eta hori guztia beren bezeroei ahalik eta balio handienarekin eskainiz”.

Fagor Automationek “bere bazeroei produktuak eta zerbitzuak eskaintzen jarraitzearen aldeko apustua egiten du, beren ahalmen produktiboa handitu dezaten”.

Bide honetan, Fagor Digital Suite digitalizazio plataforma abiatu du oraintsu, “makinak ekoizpen sistemekin eta kudeaketa sistemekin elkar konektatzeko. Horretarako, hardware eta software azpiegiturak baliatzen ditu, beharrezko datu guztiak aurkitzeko eta hauek baliozko informazio bilakatzeko, erabakiak hartzea errazte aldera”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen