“Fagor Arrasateren handitzearekin, eraikin gorria dagoen espazioan aparkaleku berria egokituko da”

0
1104

Izan ere, kooperatibak aditzera eman du etorkizuneko pabilioia egungo “eraikinaren eta ibaiaren artean dagoen aparkaleku ia osoa hartuko” duela. Aparleku horiek berreskuratzeko “aparkaleku-eremu berri bat egokituko” da.

Goiko argazkia: Berriaren artxibokoa / Beheko mapa: Fagor Arrasate – Krean.

Proiektuak aurrera jarraitzen du, eta hartara, Arrasateko Udalbatzarrak abenduan ontzat eman zuen gai honen buruzko puntua.

Hain zuzen, P-1 eta P-4.c partzelak batzea onartu zuen Osoko Bilkurak, eta birpartzelazio-proiektu honek ahalbidetzen du etorkizunean “aparkaleku-eremu berri bat egokitzea”.

Horretarako, gaur egun eraikin gorriaren (Fagor Electrodomesticos ohiko bulegoen) parean dagoen parkinga “P-4.b lurzatiari dagokiona, P-1 lurzatian integratzen da”.

Kooperatibak ere azaldu du birpartzelazioaren ondorioz “P-1 lursail berriaren zati bat Fagor Ederlanen jabetzako P-4.b lurzatiari gehitzen” zaiola.

Etorkizuneko aparkaleku hori Fagor Electrodomesticos ohiko “bulego zaharrak (eraikin gorria) zeuden espazioan egokituko da (P-4.c partzela)”.

Erlazionatutako albisteak:

Fagor Arrasatek Ekideri planta zati bat erosi dio “tailer bat eraikitzeko”

2024ko irailaren 2an argitaratutako albistea

Fagor Arrasatek tailer bat eraikitzea ahalbidetu du Udalbatzarrak

2024ko abenduaren 3an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen