Fagor Arrasatek SERCAMEri eman dio 2019ko Hornitzaile Onenari Saria

0
1235
SERCAME

Fagor Arrasatek saritu ditu Ortuellako (Bizkaia) enpresaren “kalitate bikaintasuna, entrega-epeen betetze maila altua eta lehiakortasuna”.

Argazkia: Fagor Arrasate

Ekitaldia Arrasaten izan da, egoitza zentralean. SERCAME espezializatuta dago prentsa-lineetako soluzioak hornitzen, adibidez, zinta garraiatzaileak, gako-biltegiak eta erauzketa-mahaiak.

Fagor Arrasatek adierazi duenez, bere partnerrekin dituen “kolaborazioa, hurbiltasuna eta beraiekin batera egiten” duen lana, bere “ADNan daude”.

Horrela, “lehen mailako hornitzaileekin” duen kolaborazioari esker, Fagor Arrasate “mundu mailan ekipo ondasunen diseinu eta fabrikazioan lider bihurtu” da, prentsa eta estanpaziorako instalazio automatikoak eta altzairu edo aluminioa ebakitzeko lineak produzituz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen