Fagor Arrasatek “gogor heltzen dio Euskaraldiari 25 Arigunerekin”

0
1238

Bertan 191 langile parte hartzen dabiltza Arrasate, Donostia, Markina eta Zamudioko plantetan.

Beheko testua eta argazkiak: Fagor Arrasate.

Ariguneetan, ohiko dinamika duten taldeek modu kolektibo batean EUSKARALDIko ariketa sozialean parte hartzea erabaki dute, kide guztiek gutxieneko ulermen maila dute eta euren hizkuntza ohiturak aldatzeko aurrera pausoak ematea adostu dute. Nabarmentzekoa da Markinako planta, osorik, Arigune bat dela.

Pasa den abenduan, Fagor Arrasatek Euskararen Kudeaketarako urrezko Bikain Ziurtagiria lortu zuen “euskararen presentzia eta erabilerara indartzeko duen konpromisoagatik”. Bikain ebaluazioan, ebaluatzaile taldeak, kooperatibak hizkuntza kudeatzeko duen “egitura indartsua” azpimarratu zuen, planta guztietan baititu Euskara Batzordeak eta finkatuta daukan Hizkuntzen Kudeaketa Politikako irizpideak, barne-prozesuetan ere inplementatuta baitauzka.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen