Fagor Arrasatek Europatik 10 milioiko kreditua lortu du, 24 milioi inbertitzeko

1
541

Kooperatibak Inbertsioen Europar Bankuaren kreditua lortu berri du, eta inbertsioarekin bere industria eraldatuko du.

Argazkia: MB artxiboa.

Fagor Arrasatek inbertsio honekin eraldaketa digitala garatuko du, baita material berrietarako puntako makinak garatu ere, datozen 3 urteetan. Hala ziurtatu du oraintsu.

Izan ere, Inbertsioen Europar Bankuak konpromisoa hartu du kooperatibari 10 milioiko linea kreditu bat onartzeko. Horrela, 9 proposamen estrategiko finantzatuko ditu.

Egitasmo hauek Inbertsio Estrategikoetarako Europar Fondoaren babesa daukate, hau da, Junker Plana delakoaren oinarri nagusiarena.

Helburu nagusienak dira “ekoizpen prozesuen automatizazioa eta material arin eta berriak prozesatzeko teknologien hobekuntza, batez ere autogintzara zuzendurik”.

Kooperatibaren plan orokorrak bere lehiakortasuna handitu nahi du barne-prozesuetan, hau da, makina pisutsuak eraikitzeko gakoetan.

Beste xeda bat da makinaria aurreratua eta zerbitzu digitalak garatu ahal izatea, etorkizuneko europar sektore estrategikoetako erronkei erantzuteko.

Iñaki Martinez Kontseilu Errektoreko lehendakariak, ‘Noticias de Gipuzkoa’ri ziurtatu dionez, BEIren erabakiak “suposatzen du Fagor Arrasateren estrategia irmo babesten duela. Horrela, beharrezko fondoak zuzenduko dizkigu etorkizuneko egitasmoak hasteko, lehiakorragoak izateko eta gure bezerorentzat erreferentzia nagusia izan gaitezen”.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen