Fagor Arrasatek 24 milioi € inbertitu nahi ditu Industria 4.0 garatzeko

1
862

Horretarako, 10 milioi euroko mailegua eskatu dio Europako Inbertsio Bankuari. Kooperatibak helburu du bere prozesu produktiboa automatizatzea eta digitalizatzea.

Fagor Arrasatek automozioko osagaiak ekoizten ditu, eta 2024 urtera begirako inbertsio handi bat egin gura du, ‘Expansión’ egunkari espainiarrak informatu duenez.

Hain zuzen, 24 milioi euroko inbertsioa egitea du xede, eta horretarako 10 milioi euroko mailegu bat eskatu dio ofizialki Europako Inbertsio Bankuari.

Bankua egun proposamena aztertzen ari da, eta finantzazioa iritsiko bada, Fagor Arrasatek baliatuko du proiektu berrietan inbertitzeko, egitasmo horiek garatzeko, eta kapital gastuekin instalazio produktiboetan aplikatzeko.

Inbertsioarekin aurrera eraman nahi ditu eraldaketa digitala, prozesu produktiboen automatizazioa eta autoetako aplikazioen teknologien hobekuntza.

Fagor Arrasatek herri honetan du egoitza, 6 planta produktibo ditu. Bere fakturazioa 227 milioi eurokoa zen eta bere irabaziak 2’2 milioikoak, 2018ko datuen arabera. 900 pertsonak lan egiten dute kooperatibarentzat munduan.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen