Framea: Udala, artxibokoa.
Bilera publikoa urriaren 15ean izango da arratsaldeko 18:00etatik aurrera, ondoko gai zerrendarekin:
1.- 2026ko uztailaren 21eko bilkurari dagokion akta laburra irakurri eta onartzea.
2.- Bidaiarien errepide bidezko garraio-zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko erregelamenduaren aldaketaren hasierako onarpena.
3.- AGITAX (Gipuzkoako Taxisten Elkartea); 2027. urteko taxi hiri tarifen proposamena.
4.- Arrasateko herribus zerbitzua kontratatzeko baldintzen agiriak onartzeko proposamena.
5.- Arrasateko erabilera publikodun eremuetan eta merkataritzako elementuekin egin daitekeen kale okupazioa arautzen duen ordenantzari egindako alegazioak erantzun eta behin betiko onartzea.
6.- Iturripeko eremua eraldatzeko eta kiroldegi berria eraikitzeko obren esleipena egitea.
7.- 2027ko Ordenantza Fiskalen hasierako onarpenaren proposamena.
8.- 2026ko 2. hiruhileko aurrekontuaren exekuzioaren. Kreditu aldaketen eta ordaintzeko bataz besteko epearen berri ematea.
9.- Kreditu gehigarrien modalitatean 4. kreditu-aldaketa onartzea.
10.- Lankidetza hitzarmenaren indarraldia luzatzea, 2026/10/01 – 2027/09/30era arte, etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako foru aldundiarekin sinatutakoa.
11.- Antolaketa alorrean Alkateak emandako ebazpenaren berri ematea.
12.- Alkatearen ebazpenen berri ematea.
13.-“Elkarbizitzaren alde eta Ertzaintza eta Udaltzaingoen defentsan” mozioa, EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutakoa.
14.- Galderak eta eskaerak.




