“Ezohiko egoeran egin dira hauteskundeak, ez dira espero genituen emaitzak”

0
1221

Testua eta argazkia: Arrasateko Elkarrekin Podemos-IU.

Lehengo eta behin Zorionak EH Bilduri Arrasaten eta Debagoienean hauteskundeak irabazi dituzelako.

Bihotzez eskertu nahi dizuegu Elkarrekin Podemos-IU hautagaitzan konfiantza jarri duzuen 726 herritarrei eta Debagoieneko 1.687 pertsonei.

Zuek zarete gure konpromisoaren motorea.

Ez dira guk espero genituen emaitzak eta ez daukagu arazorik hau onartzeko.

Orain autokritika egin beharko dugu eta hausnarketa sakona.

Ezohiko egoera batean gauzatu diren hauteskundeak izan dira eta honek eragin du abstentzioa %47ra heltzea, eta honek kaltetu digula argi daukagu.

Baina eskualdean ezkerreko alderdiek gehiengoa izateak ere itxaropena ere ematen digu aurrera begira ezkerreko alternatiba eraldatzailea eraikitzeko aukera dagoelako.

Jarraituko dugu ezkerretik alternatiba politikoak eraikitzeko bidea zabaltzen eta gure eskualdean ere aldaketa politikoa errotzen.

Gaur beste etapa berri baten hasieran gaude eta ezkerreko alternatiba eraldatzailea legebiltzarrean eta kalean eraikitzeko prest jarraitzen dugu.

Eskerrik asko

Eva Abuin Podemos Arrasate eta Juan Luis Merino IU Arrasate

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen