Urte honetan, auzotar askok oporrak etxetik gertu igarotzea erabaki dute. Hori dela eta, turismo-eskaintza ez da gelditzen, eta asko dira egunotan zonaldean antolatzen ari diren bisita gidatuak.
Hurrengoa Leintz Gatzagan izango da. Bertan, hirigune historikoa, museoa eta Dorletako eliza ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.
