Ezkutuko Altxorrak ekimenak bisita gidatuak antolatu ditu uztaileko 3. astebururako

    0
    332

    Testua: Debagoieneko Mankomunitatea.

    IGNAZIOTAR LURRALDEA egitasmoaren baitako EZKUTUKO ALTXORRA 2022 programaren eskutik bi bisita gidatu berri eskainiko dira uztaileko hirugarren asteburuan.

    Datorren larunbatean, UZTAILak 16an, izango dira hilabete honetarako antolatutako bi bisitak. Jakina den legez, bisita hauek XVI. Mendean eta Loiolako Ignazioren hartzen ditu ardatz moduan. Hona hemen egitarauari buruzko zehaztasunak:

    • Arrasate, Ignaziotar lurraldea Vasco-Navarro bide berdearen ibilbidetik (uztailak 16, 09:00etan, tren-geltokitik abiatuta; hizkuntza elebitan)
    • Oñati, XVI.mendeko erretaulak (Uztailak 16, 11:00etan, Turismo bulegotik abiatuta; hizkuntza eskaeraren arabera)

    Bisiten deskribapen laburra

    Ignaziotar lurraldea Vasco-Navarro bide berdearen ibilbidetik: Ibilbide historikoa bizikletaz, ignaziotar denboran oinarritua, Vasco-Navarro trenaren trazatua erabiliz.

    XVI.mendeko erretaulak Oñatin: Oñatiko monumentu garrantzitsuenetan ezkutuan ditugun kaperak ezagutzeko bisita. Aho zabalik geldituko zara gure XVI.mendeko erretaulekin!

    Funtzionamendua

    • Bisita gidatuak aldez aurretik eskatuta.
    • Bisitaren erreserba egiteko azken eguna bisitaren aurreko ostiraleko 12:00-ak izango da.
    • Doakoak dira
    • Informazioa eta erreserbak

    Gogoratu IGNAZIOTAR LURRALDEA egitaraua Debagoieneko Mankomunitatetik, Iraurgi Lantzen eta UGGASAtik kudeatzen dela eta aurrera eramateko Eusko Jaurlaritzako Turismo Saileko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Saileko dirulaguntzak jaso direla.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen