Ezker Kultur Guneak festa batekin hasi ditu 5. urteurreneko ospakizunak

0
729

Bihar, astelehena, Euskadi-Kuba elkartearen hitzaldia eta errealitate birtualaren argazki erakusketa izango dira, Operación Milagro misio internazionalistan egindako lanari buruz.

Debagoieneko Ezker Kultur Gunearen irekieraren bosgarren urteurrena dela eta, Arrasateko Aldai kaleko 9. zenbakiko behealdean, Ezker Anitza-IUk eta PCE-EPKk eskualdeko biztanleei irekitako hainbat jarduera antolatu dituzte.

Gaur, igandea, eguerdian ‘vermu-festa’ eta Egoitz Villena ‘El Bille’ herriko artistaren zuzeneko emanaldia izan dira, Iker gitarra-jotzailearekin batera. Ekitaldian izan dira Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusi Isabel Salud eta Debagoienako eta Urola Garaiko Eskualdeko Batzarreko koordinatzaile Juan Luis Merino.

Bestalde, bihar, astelehena, arratsaldeko 19:00etan, Operación Milagro misio internazionalistaren esperientzian oinarritutako ‘Argentina: Movimiento Popular y Cooperación Médica de Cuba’ izeneko hitzaldia eskainiko da egoitza honetan. Hitzaldia Javier Motta Guzman-ek emango du, Ernesto Che Guevara Oftalmologia Zentroko koordinazio taldeko kidea eta ‘Un Mundo Mejor Es Posible’ Argentinako Fundazioaren ordezkaria.

Hitzaldiarekin batera errealitate birtualeko argazki-erakusketa bat egingo da, elkarteak Operación Milagro misio internazionalistaren alde egiten duen lanari buruzkoa. Herritarrek astebetez bisitatu ahal izango dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen