Ezker Anitzak dei egin du balkoietan estatuko Errepublika aldarrikatzera

5
1545

Estatu espainiarreko Errepublika aldarrikatzeko dei egin da: bihar (asteartea) eguerdiko 13.30ean ‘Himno del Riego’ jartzera eta 21.00etan kazerolada “monarkia ustela” salatzeko.

Argazkia: Ezker Anitza-IU Debagoiena.

Apirilaren 14an estatu espainiarreko II Errepublika gogoratuko da, “gure historiako lehen erregimen demokratikoa”, Ezker Anitza-IUk adierazi duenez.

Errepublika hura definitu zen “era guztietako langilez osaturikoa, Askatasun eta Justizia erregimenean antolatua”.

Hiru koloredun banderak iradokitzen du “aurrerapen handiak suposatu zuen berdintasunean, estatuaren akonfesionalitatean, hezkuntzan, kulturan, gizarte-eskubideetan eta lan-eskubideetan”.

Ildo horretan, “emakumeen botoak onartu zituen, baita Kataluniaren eta Euskadiren autogobernurako eskubidea ere”.

Errepublika hark “ahalbidetu zuen lehenbiziko Eusko Jaurlaritza”, baina estatu kolpe faxistak apurtu zuen, eta frankismoaren 40 urteak “errepresio eta atzera pausuz beterik” egon ziren.

Ezker Anitza-IUk gogoan izan ditu faxismoak eraildako hamar milaka fusilatuak. Ondorioz, “aurrerapausoak eman behar dira egia, justizia eta erreparazioaren inguruan hartutako konpromisoan”.

“Etorkizun bidezkoago eta demokratiko bat lortzeko, beharrezkoa da usteldutako 78ko erregimena gainditzea”. “Ez dira nahikoak makilaje txiki batzuk”.

Ezker Anitza-IUk helburu du “Errepublika sozial, laiko, feminista, parte-hartzailea eta solidarioa. III. Errepublika plurinazional bat, herrien identitatearekiko eta hauen erabakitzeko eskubidearekiko adeitsua”.

5 IRUZKIN

  1. IU Espainiar Estatuan boterean dago eta egoera hau aprobetxatu dute Estatutua pikutara bidaltzeko, espainiar armada gure lurretara ekartzeko eta Espainiaren batasuna aldarrikatzeko “krisi sanitariotik” irtetzeko.
    Atzo Aberri eguna izan zen, eta gure aberria ez dago salgai. Espainiar errepublikaren aldeko pantomima hau ospatu gure lurretatik kanpo. Hau Euskal Herria da eta urteetan argi ikusi dugu, eta orain gehiago, ez dagoela borondaterik Espainian, hauek esaten duten moduan, “identitateen eta erabakitzeko eskubideen alde egiteko”
    Nik, Euskal Errepublika sozialista eta feminista!

  2. IUkuak, VOXekuak bezain españolak dittuk. Ta Podemosekuak baitta. Josep Plak esan juan: “Lo mas parecido a un español de derechas es un español de izquierdas”. Egi haundixa.

  3. Hobe ezkerreko española, Ikurriña balkoian jarri bai, baina euskal ongizate sistema eta natura, diruaren truke ondoratzen ari den euskaldun diruzale eta klasista baino!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen