Ezker Anitza-IUk Udalari eskatzen dio bete dezala prostituzioa gabeko udalerrien sarearekin bat egin zuen mozioa

0
237

Mozio horretan, prostituziora bideratutako emakumeen eta haurren trafikorik gabeko udalerrien sareari atxikitzea onartu zen.

Testua: Arrasateko Ezker Anitza-IU.

Ezker Anitza-IU Arrasateko Batzarrak gogora ekarri du irailaren 23a sexu-esplotazioaren aurkako eguna dela, eta 2016ko uztailean gai horri buruz onartutako mozioa bete dadila eskatu du. Horrela izanda, lehentasunezkotzat jo du Sarera atxikitako udalerrien arteko bilera bat egitea, salerosketaren eta prostituzioan derrigorrean jardutearen aurka borrokatzeko tokiko politika komun bat zehazteko eta adosteko. Politika horren mende daude, batez ere, emakumeak eta neskatoak.

2016an onartutako mozio honek, gainera, gure gizartean errotuta dagoen salerosketaren arazo larriari aurre egiteko zenbait konpromiso jasotzen zituen. Hala, azken bost urteetan Gipuzkoan ehun emakume baino gehiago esplotatu dituztela baieztatzen duen txosten bat argitaratu berri da.

Ezkerreko alderdiak esan duenez, “Ez da garatu salerosketaren arazoa agerian uztea ahalbidetzen duen neurririk, mozio horretako 2. puntuan onartu zen bezala. Eta ekintza-eza hori ulertezina da, batez ere, Covid19ak eragindako mundu-mailako krisi-testuinguru batean; krisiak herritarren zati handi baten ahultasun-egoerak areagotzen lagundu du, eta, beraz, premiazkotzat jotzen dugu delitu-sare eta -erakundeEN negozioen aurka neurriak hartzea, emakumeak eta neskatoak sexualki esplotatzea dakarren arriskuari aurre egiteko.”

Onartutako mozioan honako hau erabaki zen:

– Gure Udalak bat egiten du prostituziora bideratutako emakumeen eta haurren trafikorik gabeko hirien sarearekin.
– Gure Udalak aldizkako kanpaina bat diseinatuko du herritarrak sentsibilizatzeko eta prostituzioa, emakumeen genero-indarkeria eta sexu-esplotazioa berdinak direla ikusarazteko.
– Gure Udalak ez du inolaz ere prostituzioaren negozioan aritzen diren lokalak edo klubak irekitzea erraztuko.

Zentzu horretan, Ezker Anitza-IUren ustez, “Esplotazio egoera hauen aurrean ezin da onartu ez gizartearen permisibitatea ez pasibotasun instituzionala. Hori dela eta, Arrasateko Udalak areagotu egin beharko luke salerosketaren aurkako ahalegina, eta sexu-salerosketaren eta -esplotazioaren aurkako sareari atxikitako udalerri guztien udal-topaketa eskatu beharko luke, elkarrizketarako eta lanerako gune bat sortzeko, non tokiko estrategia amankomun bat garatu ahal den, sexu-salerosketaren eta -esplotazioaren aurkako borrokan. “

Irailaren 23 hau emakumeen eta haurren sexu-esplotazioaren eta trafikoaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Ezker Anitza-IUk herritarrei, “sexu-salerosketaren eta -esplotazioaren aurrean, gaur eta urteko egun guztietan, tolerantzia eza izan behar dugula” gogorarazten die.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen