Arantza González ordezkariaren bidez, Elkarrekin taldeak
Gipuzkoako Batzar Nagusiek hainbat galdera erregistratu dituzte gaur, G-627 errepidean istripuak ugaritzeari dagozkionak. Azken bi hilabeteetan, gutxienez lau istripu gertatu dira kilometro-puntu honetan. Azkena gaur goizean, hiru lagun zauriturekin.
Testua: Ezker Anitza-IU. Argazkia: Mondraberri.
Ezker Anitza-IU Degaboienak eskatuta Elkarrekin Gipuzkoa taldeak hainbat galdera erregistratu ditu gaur, eta azpiegituretako diputatuaren idatzizko erantzuna eskatu da, trafiko-istripu ugari izan baitira G-627 errepidean, Arrasaten. Ezkerreko alderdiak jakinarazi duenez, azken bi hilabeteetan errepide horretan gutxienez lau ezbehar gertatu dira, zehazki 35. kilometro-puntuan. Azkena gaur goizean bertan izan da. Hiru pertsona zauritu dira hiru autoren arteko talkaren ondorioz, eta errepidearen itxiera eragin du.
Azpiegituren foru sailari zuzendu dioten galderarekin Ezker Anitza-IU Debagonienak informazioa lortu nahi du istripuen arrazoiak ezagutzeko eta jakiteko ea PK-35ean puntu beltz moduan identifikatuta dagoen. Nahiko maiz gertatzen ari diren istripuak direla eta, Ezker Anitza-IUk Foru Aldundiari eskatu dizkio errepidearen trazadura hobetzea eta segurtasuna areagotzea, erabiltzaile guztien segurtasuna lehenetsiz.
Bazan garaia!!!!!
Ikaragarra deritzot inolako beste talde politikorik honelako ekimenik aurretik ez izana. Danok puntu beltza dela jakinda, eta urtero hildakoren bat dagoela jakinik, inork ezer egitea. Honek gure klase politikoaren kalitateaz asko esaten dau.