Testua: Ezker Anitza-IU. Argazkia: MB artxiboa.
Ezker Anitza-IU Debagoienak, Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen ordezkari Arantza Gonzálezen bidez, hiru galdera zehatz erregistratu zizkion Gipuzkoako Foru Aldundiko errepide departamentuari, Osiñako lotunearen eta Arrasateko Ospitalearen inguruan, GI-627 errepidean 35. kilometroan izandako istripuen ugaritzeari buruz.
Galdera zehatzak hauek ziren:
1.- Zein dira azken bi hilabeteetan GI-627 errepidean, 35. kilometroaren inguruan, gertatutako istripuen arrazoiak?
2.- Leku horretan ba al dago istripuen kausa izan daitekeen puntu kritikorik?
3.- Foru Aldundiak baloratu al du leku horretan esku-hartzerik egitea, istripurik gerta ez dadin?
Aintzane Oiarbide errepide-diputatuaren erantzuna izan da, batez ere, abiadurak eta zoruaren itsaspen-faltak eragin dituztela arrazoiak. Era berean, puntu beltza ez dela baieztatzen du, arestian aipatutako faktoreen batuketa baizik, eta, azkenik, adierazten digu zer irtenbide edo jarduketa egingo diren puntu horretan, haren arabera.
Puntu honetan egingo diren hobekuntzak:
– Abiadura 70 km/h-ra mugatuko da.
– Baliza-seinaleak gehituko dira kurba dagoela ohartarazteko.
– Tarte horri tratamendua emango zaio marruskadura areagotzeko. Horrela, errepidea eta ibilgailuen gurpilen arteko itsaspena hobetzeko.
Azken bi jarduketetan, abiadura 60 km/h-ra mugatzea erabaki da, 34 eta 36 pK artean.
Ezker Anitza-IU Debagoienatik espero dugu lehenbailehen jardutea eta neurri horiek eta beste batzuk hartzea, hala nola, eremu horretako trazadura hobetzea, istripurik gerta ez dadin eta erabiltzaile guztien segurtasuna lehenetsi dadin.