Ezker Anitza-IU Debagoieneko militantziak Alberto Garzón-en hautagaitzaren alde bozkatu du

0
579

Eskualdeko militanteen %93k parte hartu du bozketan. Aurreikuspenak betez, Alberto Garzón-en hautagaitzak irabazi du, botoen %100arekin. Ezker Anitza-IU Debagoienak espero du alderdia “bere osotasunean berrindartzea eta militantzia batuagoa izatea debate kolektiboen ostean”.

Izquierda Unidak estatu mailako Zuzendaritza berria aukeratzeko bozketa prozesua egin du, eta zuzendaritza federalerako bi hautagaitza izan dira:

Alberto Garzón-en ‘Avanzando hacía la República, una IU para un nuevo país’ eta José Antonio García Rubio-ren ‘La izquierda necesaria’.

Prozesua gaur amaitzen da, eta Arrasateko Ezker Anitza-IUko afiliatuek eta jarraitzaileek gaur izan dute bozkatzeko azken eguna.

Afiliatuek agiri politikoak eta hautagaitza bat bozkatzeko aukera izan dute, eta jarraitzaileek agiri politikoak.

Gaur goiz eta eguerdian Ezker Anitza-IU Debagoienaren egoitzan bozketa presentziala egin da, eta bozka Internet bidez emateko aukera ere izan da.

Alderdi honek eskualdean 26 pertsona ditu afiliaturik, eta bozketako parte-hartzea %93koa izan da. Alberto Garzón-en hautagaitza zen faboritoa Arrasaten nahiz Debagoienan, eta aurreikuspenak bete dira: bozken %100a hautagaitza honen aldekoak izan dira.

“Prozesu honetan EzkerAnitza-IU Debagoieneko militantzia ere protagonista gara, eta batera erabaki behar dugu nola egin gure erakundea erreminta eraginkorragoa, herri bidezkoago, demokratikoago, berdintasunezkoago eta ondorioz errepublikanoa egiteko”.

Eskualdeko ordezkariek azpimarratu dute prozesu honek “ilusioa eragin duela, parte-hartze demokratikoan eta egintza kolektiboan oinarriturik”.

Era berean, espero dute “Izquierda Unida bere osotasunean berrindartzea eta militantzia batuagoa izatea debate kolektiboen ostean”.

“Jakin badakigu pandemiak mugak ezartzen dizkigula, baita aurrean ditugun erronkak konplexuak direla ere, baina sinetsita gaude, bidean aurkituko ditugun oztopoak oztopo, une historikoak eskatzen duen mailan jardungo dugula”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen