Alderdi ezkertiarrak ostalaritza sektorearekin bilera egin du, sektorearen egoera lehen eskutik ezagutzeko eta terrazak arautzeko ordenantza polemikoaren inguruko iritziak elkarri adierazteko.
Argazkia: Ezker Anitza – IU Arrasate.
Ezker Anitza-IU Arrasatek aldarrikatzen du alde guztiek adostutako ordenantzaren idazketa arintzea. Tokiko koordinatzaileak, Juankar Dávilak, bilera egin zuen atzo, astelehena, sektorearen egoera lehen eskutik ezagutzeko eta terrazak arautzeko ordenantza polemikoaren inguruko iritziak elkarri adierazteko. Ordenantza honek “behingoz arautu ditzala terrazen instalazioa eta erabilera”.
Gainera, Ezker Anitza IU Arrasatek beharrezko ikusten du “kaltetutako alde guztiek berehala batzorde bat eratzea elkarrizketa serio bat hasteko”.
“Sinetsita gaude elkarrizketarekin, borondatearekin eta zentzuarekin akordio bat lortuko dela, terrazen udal-ordenantzak berma dezan guztion eskubideen eta betebeharren arteko oreka bat”.
“Azken hilabeteetan Udala behin-behineko erabakiak hartzen aritu da, sektoreak berak aldarrikatuak, biziraupena bermatu ahal izateko COVIDaren eragindako murrizketen aurrean”.
Hala ere, Ezker Anitza-IU Arrasateko koordinatzaileak adierazi duenez “bada ordenantza bat adosteko garaia, zentzuzkoa izango dena ostalaritzarentzat eta oro har herritarrentzat, negozioei eustea ahalbidetuko duena, eta beraz, familia ugariren enplegua, ahaztu barik atseden hartzeko eskubidea, establezimenduen ondoan bizi diren bizilagunek duten eskubidea”.