Ezker Anitza-IU Arrasatek exijitu du bidegorriak “garbi mantentzea”

0
375

Udalari eta Aldundiari eskatu die “leku hauek maiztasunez garbitzea, baita erabiltzaileentzat zakarrontziak eta eserlekuak jartzea ere”.

Argazkia: Arrasateko Ezker Anitza-IU.

Ezker Anitza-IU Arrasatek salatu du “bidegorriak egoera txarrean daudela”, garbiketa dagokien instituzioen “utzikeriaren ondorioz, Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia”.

“Kexa batzuk jaso ditugu eta ahotsa eman diegu”, Elorregira joateko bidegorriko tunelen “egoera negargarria bertatik bertara ikusi ostean”.

“Paperezko mukizapiak, maskarak,… beteta daude”. Horregatik, alderdi ezkertiarrak gaitzetsi du “ez direla mantentze eta garbiketa-lanak egiten ari”.

Era berean, Arrasateko Ezker Anitza-IUk “kezkagarritzat” jo du Garagartzarako bidegorriaren egoera:
Bertako “zorua oso hondatuta dago, eserlekuak zikin nahiz apurtuta daude, eta argiztapena txikiegia da”.

“Horregatik exijitzen dugu bertan eraberritze-lanak egitea, zoru berria jartzeko, argiztapen handiagoa eta eserlekuak”.

Azpimarratu du “garbiketa maiztasunez egitea oso beharrezkoa dela garai hauetan”. Era berean, Udalari eta Aldundiari eskatu dizkie “komun publikoa, zakarrontziak eta eserlekuak jartzea, pertsona erabiltzaileek atseden hartzea errazteko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen