Ezker Anitza-IU Arrasatek bere kezka agertu du udalerriko ondare historikoa suntsitu delako [Testua: Ezker Anitza-IU]

0
829

Ezker Anitza-IU Arrasate kezkatuta agertu da herriko ondare historikoa suntsitu delako, erakunde publikoek ez dutelako ondare historiko hori babesteko interes eta sentsibilitaterik.

Horren harira, “egunotan etsipenez eta tristuraz ikusi dugu Uribe baserriaren eta ondoko zubiaren desagerpenera. Aramaio ibaiaren gainean eraikitako XVI. mendeko zubia, inguruko baserrietako zubiei bidea errazten ziena. Uholde-arriskua dagoela alegatuz, nahiz eta txostenek adierazten duten arrisku hori ez dela oso nabarmena. “

Arrasate Zienzia Elkarteak  egindako ikerketa baten arabera, hogei bat zubi daude ibai horren gainean, eta horietatik 12 Udala biribilgunearen eta Ibarreta Azpiren artean daude. Eusko Jaurlaritzaren mendeko Uraren Euskal Agentziak (URA) zubi hori “nabarmen alferrikakotzat” jo duen bakarra da, baina 2016an onartutako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak babesten du.

“Harritzen gaitu erabaki hau A.E.15 -Gau Txori eremuko Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren onarpenarekin bat etortzeak, hau da, Mondragon Unibertsitatearen garapen urbanistikoa onartzen duena”, adierazi dute alderdi ezkertiarretik.

Azkenik, Arrasateko Ezker Anitza-IUk udal-gobernuari eskatzen dio gure udalerrian dauden eta ondare-balio handia duten  eraikin guztiak babesteko beharrezko ekintza guztiak egin ditzala, eta, aldi berean, horien eta haien egoeraren azterketa eta inbentarioa egitea eskatu du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen