Ezker Anitza-IU Arrasate: “Lan-istripu hilgarria lehenbailehen argitu dadila”

0
449

Ezkerreko alderdiak herenegun, astelehena, Santa Teresako igogailuetan lanean ari zela hil zen langilearen heriotza salatu du, eta hildako langilearen familiari, lankideei eta gertukoei doluminak adierazi dizkie.

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Arrasateko Ezker Anitza-IU.

Ezker Anitza-IUk doluminak helarazi nahi izan dizkie Santa Teresako igogailuetako lanetan arratsaldean izandako lan-istripuan hil zen langilearen familiari, lankideei eta senideei, eta azpimarratu du “tamalgarria” dela “hamaika langilek bizia galdu izana Euskadin aurten hasi zenetik”.

Ezker Anitza IUk gertatutakoa lehenbailehen argitzeko eskatu du, eta beharrezkoa balitz, sor daitezkeen erantzukizunak argitzeko. Ildo horretan, gaineratu duenez, “lan-merkatuak pairatzen duen prekarietatea, bereziki eraikuntzaren sektoreetan, erregistratzen diren heriotza-tasa jasanezinen atzean dago”.

“Garrantzitsua da Prebentzio Legea ahalik eta zorrotzen betearaztea lantoki guztietan, prebentzioa funtsezkoa baita guztiok baldintza seguruetan lan egiteko, batez ere lan-prekarietate handiagoa dagoen egoeretan”.

Era berean, Ezker Anitza-IUk uste du baliabide gehiago eman behar zaizkiela Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari eta Lan Ikuskaritzari, “prebentzioa ezin delako enpresen esku bakarrik utzi”.

Azkenik, ezkerreko alderdiak “enpresen segurtasun faltaren aurrean irmotasun handiagoa”laneko segurtasunak lehentasuna izan behar baitu edozein lanpostutan”, eskatu du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen