Ezker Anitza-IUk Venezuelako herriari lagundu dio Harremanen bitartez

0
2832

Halaber, “herritarrak animatzen ditugu ekarpenak egitera elkartasun sare ezberdinen bidez”.

Argazkiak: Ezker Anitza-IU.

Ezker Anitza-IUk, Venezuelako lurrikara suntzitsaileak gertatu eta hilabete batera, 1.000 euroko ekarpen bat egin dio Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundeari.

Dirulaguntza zuzenduta dago “berreraikitze proiektura eta lurrikarek kalteturiko gizon eta emakumeekin elkartasunez”.

Izan ere, “nahitaezkoa da elkartasun sare guztiak aktibatzea, kalteturiko pertsonen beharrak une hauetan asetzeko”.

Halaber, indar politikoak “positiboki” baloratu du Harreman GKEaren eskaera, “baita Venezuelako herriari laguntza emateko eta elkartasunez jokatzeko beste hainbat eskaera ere”.

Ezker Anitz-IUk berretsi du “elkartasuna eskatuko dugula bai Venezuelako hondamendi naturaletan, baita Kubako bizilagunen beharren inguruan, Palestinar herriaren beharren inguruan, eta etengabeko blokeoa, kolonialismoa eta inperialismoa jasaten dituzten herrien inguruan”.

#VenezuelaNoEstaSola

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen