Ezezagunek hainbat ibilgailuren gurpilak zulatu dituzte Gazteluondon

1
1509

Gainera gaur goizaldean ere zenbait apurketa egin dituzte beheko frontoiaren inguruan. Zulaketek kalteturiko bizilagunek euren haserrea azaldu dute.

Ezezagunek gaur goizaldean Gazteluondo kalean aparkatuta zeuden gutxienez bost ibilgailuren erruberak zulatu dituzte.

Bizilagun batek adierazi du “ez dela lehen aldia holako kalteak eragiten dizkigutena, ibilgailuen atzera begirako ispiluak puskatu izan dizkigutelako”.

Beste bizilagun batek azpimarratu du apurketen arazoa “urte askotako arazoa dela, asteburuero denetarik ikusten da: Santa Barbaran txikizioak, hiri-altzarietan txikizioak eta gure autoetan kalteak”.

Bestalde, asteburuko gauetako parkearen erabiltzaileek “musika oso ozen jartzen eta izaten dute, horrek bizilagunon bizitzak artegatzen dizkigute, eta ez dugu ikusten udaletxearen aldetik ezer egiten dutenik”.

Gaur goizera itzulita, ibilgailuen konponketetako langile batek gutxienez bertan jardun du erruberak aldatzen. Ezezagunek ere abiadura jaisteko goragunearen zati bat kendu eta frontoi zaharrean utzi dute.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen