“Ezberdintzen gaitxuenak indartzen gaitxu”

0
794

ART-el taldearen filosofia hiru zatitan laburbildu du aste hontan kanpaina berri aurkeztten duen bitartean. Kanpaina berriarekin batera, klubak kamisetak, jertseak eta garagardo marka berria estreinatu ditu. Horrela, klubak ongietorria eman nahi die errugbia praktikatzeko interesa duten guztiei, parte hartzera anima daitezen.

Taldien hasten dana, taldien bukatzen dalako

“Danon ARTien ez bada, ez da izengo. Hemen ez dau Messirik, ez dau Ronaldorik. Taldia da gure izarra, gue oinarrixa, errugby eskolatik hasi eta beteranuetara. Zabala da errugby zelaixa, luzia eta danondako lekua dau hemen. Ez da ondo geraketako diskursue, ez die berba ponpoxuek, danondako lekue itxia beti izen da gure lehentasuna eta aurrerantzien horrek ez dau aldatuko”.

Ezberdintzen gaitxuenak indartzen gaitxuelako

“Arrasaten jaixo arren Debagoienien errotzia gurako ginukien proiektua da guria. Errugbixa gure bailarako herrixen arteko zubixe izen ahal dala sinistute gaz, baloia esku batetik bestera ibiltten dogun moduen., herriz herri be loratu daixen errugbixan hazixe. Errespetua eta alkarren arteko zaintza da gure iparrorratza, eta pertsona moduan garatzeko tresna oso eraginkorra dala argi daukou. Are gehiago gure kirolien. Inklusiñua moduko berbak bogan jarri dien garaixotan, ART-ek aspalditxik dauko bere ADN-ian ezberdintzen gaitxuenak indartzen gaitxuela, aniztazunak batzen gaitxuela”.

Danon ART-ien gozatzia errezau dalako

“Gozamena da gure irteera eta helmuga, sufritzera bakarrik ez gatoz Mojategira. Hori bai, sufritzen ikasi ezkero askoz gehixau gozatzen dala erakutsi dosku esperientziak eta, ahal danien betibe, norberan mugak apurtziak izugarri betetxen gaitxu. Horregatik disziplina da gure ardatza eta horri esker lortzen dogu elkar babestia. Elkarren kontra dabiltzen talde bakotxeko hamabost jokalari baino gehixau, elkarrekin barrenak husteko aukeria emuten dosku errugbixak. Eta erortzen garen bakotxian, beti eukiko dogu norbaitx altzetan lagunduko doskuna. Hori dalako, gure ustez, benetako gozamena. Eta zer esan hirugarren zatixaz, zelaiko gozamenak errugbixan jarraipena daukalako zelaitxik kanpo”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen