Istripu bat izan da San Andresko hiribide honetan, izan ere, aparkatuta zegoen auto batekin talka egin du beste batek atzetik. Kolpe oso gogorra izan da, eta ondorioz atzetik jotako ibilgailuaren zenbait zati asfaltoan geratu dira. Kolpea atzetik jasotako autoa bertatik garabiak eguerdiko 12:00ak aldera eraman behar izan du.
