‘Ez, eskerrik asko!’ dokua emango du AGAKOren 30. urteurrenak

0
276

‘Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa’ dokumentalak nuklearizazioaren aurkako borrokaren ingurukoa da. Igande honetan eskainiko da Gaztetxean bertan.

Aurrera jarraitzen du AGAKOren (Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatua) 30. hamarkadaren urteurreneko egitarauak.

Horrela, igande honetan ‘Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa’ dokumentala eskainiko da Gaztetxean bertan arratsaldeko 18:00etan.

Dokumentalaren egileek gogora ekarri dutenez, “80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen”.

Erriberako asmo horren “aurka protestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen. Film honek, Gladysen gertakariaren harira, garaiko gizartearen onespena lortu zuen mugimendu sozialaren erretratu bat egin nahi du”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen